Atzo ireki zuten Fitur nazioarteko turismoaren azoka, Madrilen, eta Zarauzko eskaintza turistikoa Euskadiko stand-ean izango da igandea bitartean. Gaur arratsaldean, esaterako, Pro Zarautz 2018 surf txapelketa aurkeztu dute Zarauzko alkate Xabier Txurrukak eta Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakari Maialen Saezek. QS 1.500 kategoriako txapelketa izango da, eta apirilaren 4tik 8ra jokatuko dute.