Biharko ere bi abisu ezarri dituzte: bata, laranja, 04:00etatik 07:00etara, eta bestea, horia, 17:00etatik 19:00etara. Goizean bost metroko olatuak altxatuko dira, 18-19 segunduro, eta 05:22ean izango da itsasgora. Arratsaldean txikitzera egingo dute olatuek; 3,5-4 metro izango dituzte, aurreikuspenen arabera. 17:43ean izango da arratsaldeko itsasgora eta 17 segunduro sortuko dira uhinak.