'Euskal Herria, Kultura Matrilineala' aurkeztuko dute ostiralean, Garoan

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 16a

Mari Karmen Basterretxea. (Sustatu)

Mari Karmen Basterretxea antropologo eta irakasle ondarroatarrak Euskal Herriko kulturari buruzko ikerketa lana egin du, begirada 4.000 urte atzera jarriz. Bertan euskal gizartearen azterketa egin du, eta, besteak beste, eredua matrilineala dela ondorioztatu du, hau da, emakumeek antolatzen zutela familia. Hori guztia azaltzeko, ostiralean aurkeztuko du Euskal herria, Kultura Matrilineala liburua, Garoa liburu dendan, 19:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide