Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatu daitezke

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 15a

Epaimahaiak ematen duen sari nagusiaz gain, publkikoaren saria ere ematen dute inauterietako kartel lehiaketan. Urtarrilaren 25eko 12:00ak bitartean eman daiteke botoa Turismo Bulegoaren Facebook kontuan, eta Atsegin dut gehien jasotzen dituen kartelaren egileak bi pertsonentzako afaria irabaziko du Euskalduna tabernan. Guztira, hamaika lan aurkeztu dituzte aurten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide