Hasi dute 50 gazteren kontrako epaiketa

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 9a

Auzipetuetako batzuk epaitegira sartzen. (Topatu.eus)

Topatu.eus atariak jakinarazi duenez, hasi dute 50 gazteren kontrako epaiketa, Alcala de Henareseko epaitegian. Tartean dira bost zarauztar: Garazi Mugertza eta haren zein Ernaiko eta Topatuko zazpi lagunen kontrako epaiketara ikusle gisa joan ziren beste lau herritar. Akusatu bakoitzarentzat bosna hilabeteko zigorra eskatu du Fiskaltzak, "desordena publikoa" eragitea leporatuta. Aurreikuspenen arabera, bost egun iraun ditzake auziak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide