Bihar, urtarrilaren 9an, bukatuko da Zurekin ostalari elkarteak antolatzen duen Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa ostegun honetan hasiko da, eta hamar kanporaketa izango ditu bikote bakoitzak hurrengo asteetan. Ostegunean bertan partiden kartela kontsultatu ahal izango da ondorengo tabernetan: Txiki Polit, Iruña, Joe, Euromar, Karlos Arguiñano, Xoxoa, Euskalduna, Itxaski eta Itxas-Lur.