Gaur jokatuko du Ulacio Grupok urteko lehenbiziko partida, "aurkari zuzenaren" kontra, Universidad de Burgos taldearen aurka. Aritzbatalde kiroldegian izango da norgehiagoka, 18:30etik aurrera.
Gogoratu dute "denboraldiaren erdia markatuko" duela, lehen itzulia bukatutzat emango baitu Ulacia Grupok partida horrekin. Hori dela eta, garaipenarekin hasi nahi dute urtea Iñaki Jimenez entrenatzailearen taldekoek. Jakinarazi dutenez, aurkariek "ondo indartu" dute taldea eta bi garaipenera baino ez daude zarauztarrak.
Horregatik, "harmailetako berotasuna eskertuko" dute Zarauzko taldekoek.