Prebentzio sailak ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko tailerrak antolatu ditu urteko lehenbiziko hiruhilerako. Horren helburua da herritarren osasuna fisikoa eta emozionala hobetzea, horretarako ezagutza, baliabideak eta tresnak eskainiz. Era berean, parte hartzaileen artean gauzak partekatzea du xede, haiek hobeto sentitzeko eta irtenbideak aurkitzeko guneak sortzeko.
Zehazki, bi izango dira: bata, euskaraz nahiz gaztelaniaz, jana eta emozioen inguruan, eta bestea, euskaraz soilik, hezkuntzan adimen emozionalari buruz.
Astelehenean, hilaren 8an, hasi eta urtarrilaren 15era arteko epea dago tailerrean izena emateko. Horretarako, Prebentzio sailaren helbide elektronikora (prebentzioa@zarautz.eus) idatzi beharko da edota 943-005127 telefono zenbakira deitu.
Jakinarazi dutenez, plazak mugatuak dira eta Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna. Informazio zabalagoa Prebentzio sailaren atarian dago irakurgai.