Abenduaren 16an zabaldu zuen Hotz Zarautz erakundeak bigarren eskuko azoka, Mazako lokalean. Adierazi dutenez, jende ugari bildu da bertan jai egunotan. Hain zuzen ere, lehenbiziko egunetan izandako arrakastaren ondoren, material gehiago eskatu behar izan zuten. Gaur izango da azken eguna. Bildutako dirua errefuxiatuen aldeko lau proiektu hauetara bideratuko du Hotz Zarautzek: Cafe-Rits proiektura, Zaporeak proiektura, Salvamento Maritimo Humanitario elkartera eta En Red Sos Refugiadosera.