17:00etan hasi da etxeko txikienen gutunak jasotzen Bizarzuri, Lege Zaharren enparantzan. Urtero bezala, makina bat herritar bertaratu da, ilada luzea sortuz, baina guztiei iritsi zaie txanda, eta bihar iritsiko diren erregei zuzendutako eskutitza eman ahal izan diote postariari.