Urte hasierarekin batera, preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko eskubaloi jardunaldiak antolatu dituzte iganderako. Bosgarren utez, aldarrikapena, kirola eta festa uztartuko dira Aritzbatalde kiroldegiko pistan. Abenduan zehar egon da izen ematea zabalik, eta guztira 16 taldek eman dute izena. Jakinarazi dutenez, gehiengoa zarauztarrak dira, baina badira Zumaiako, Donostiako zen Baztango taldeak ere izena emanda.
Parte hartzaileei 08:30ean egingo diete harrera kiroldegian bertan eta, ordubete geroago, 09:30ean hasiko dira norgehiagokekin. Aurreikusi dute 14:00ak aldean jokatuko dutela finala. Eguna biribiltzeko, berriz, bazkaria izango da Putzuzulo gaztetxean. Bertan izango dira baita ere sari banaketa zein bestelako ekitaldiak, mikro irekia, besteak beste.