Segurtasun sailak alerta laranja ezarri du gaurko, itsasaldeko arriskuagatik. Aurreikusi dute 16:00etatik 20:00etara izango dela arrisku gehieneko aldia eta olatuak 4,5 metrotara hel daitezkeela, 19 segunduko tartearekin. 17:40ean izango da itsasgora eta, marea biziak tarteko, kostaldean tentuz ibiltzeko eskatu dute. Ohiko protokoloa jarriko dute abian, eta ohartarazi dute mugatutako guneetan ez sartzeko.