Gabonak

Gabonetako lehen ipuin kontaketa egin dute

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 2a, 12:03

Oihana Etxegibel ipuin kontalaria musika eskolan (Hitza).

Haur eta gurasoei zuzendutako hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak, Immigrazio eta Prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean, urteko lehen hasterako. Lehena gaur izan da: Oihana Etxegibelek Emozioen zurrunbiloa ipuina kontatu du, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako aretoan.

Asteazkenean, urtarrilaren 3an, Maite Francok Nire etxea zurea da istorio sorta eskainiko du, eta ostegunean, abenduaren 4an, Itziar Saenz de Ojerreki Ipuinetatik jabekuntzarantz istorioa. Saioak 11:30etik aurrera izango dira, musika eskolan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide