Gabonetako xake txapelketa jokatu zuten atzo Zumaian. 19 parte-hartzaile izan ziren helduen mailan, eta Jaime Arozena zarauztarra bigarrena izan zen, Juan Luis Alfonso donostiarraren aurka finalean galdu ondoren. Era berean, Erik Juez zarauztarra laugarren geratu zen; Fermin Lauroba zumaiarrak irabazi zuen partida, hirugarren postua bereganatuz. Baleike.eus atariak eman du albistearen berri.