Rafael Munoa artista donostiarraren inguruko erakusketa zabaldu berri Donostiako Untzi Museoak. Artistak 1763an Getaria eta Zarautz artean izandako bi balearen harrapaketa irudikatu zuen bederatzi horma-irudi piktorikotan, eta horiexek paratu dituzte erakusketan.
Obrak Getariako Udalaren jabetzakoak dira, eta gertaera historikoaren bigarren mendeurrenaren harira egin ziren margolanak. Orain, Untzi Museoan ikusteko aukera izango da apirilaren 29a bitartean.