Pig&Kiss taldeak zuzeneko eskainiko du Barleyn

Zarauzko hitza 2017ko abenduaren 29a

Pig&Kiss taldea zuzeneko batean (Beris Photography).

Larunbatean, abenduaren 30ean, Zarauzko Pig&Kiss taldeak kontzertua eskainiko du Barley tabernan. 70eko hamarkadako kutsua duen musika lantzen du laukoteak, rock astuna eta psikodelia uztartuz. Emanaldia 22:45ean hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide