Gabonetako Harrijasotze Kopako finalean lehiatuko da Urra

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 29a

Mikel Lopetegi 'Urra' (Hitza).

Izeta IV.a finalerako sailkatuta baldin bazegoen ere, lesio batek atzean utzi du eta ez da lehiatuko. Asteasuko Usarrabi frontoian jokatuko da, igande arratsaldean.

Gabonetako Harrijasotze Kopako finala jokatuko dute igande honetan, Asteasun, eta bertan lehiatuko da Mikel Lopetegi Urra zarauztarra. Hasiera batean, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a ere bertan izatekoa zen, baina lesioa du eta azkenean ez du parte hartu. Haren ordez Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra ariko da; azken hau mendean hartu zuen Urrak Leitzako finalerdian. Hirugarren finalista, berriz, Inhar Urruzuno ondarroarra izango da.

Finaleko jardunaldian hiru harri erabiliko dituzte: 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola, hain zuzen ere. Harri bakoitzarekin bi minutuko saioak egingo dituzte hiru lehiakideek. Usarrabi frontoian ariko dira nor baino nor, 17:00etan hasita; harrijasotzekoaz gain, Urrezko Aizkorako finala ere jokatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide