Hainbat zarauztar Euskadiko eskubaloi selekzioarekin, Marokoren aurka jokatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 26a

Erik Balenziaga Euskadiko selekzioarekin jokoan (Argazkia: Javier Colmenero).

Lagunarteko bi partida jokatuko dituzte; abenduaren 27an Oñatin, eta abenduaren 28an Lezon.

Asteazken eta ostegun honetan, abenduaren 27an eta 28an, Euskadiko gizonezko seniorren selekzio nagusiak Marokoren aurka jokatuko du. Guztira, hamazazpi jokalari deitu dituzte bi lagunartekoak jokatzeko eta  zerrenda horretan hainbat zarauztar daude: Anaitasuna taldeko kide Erik Balenziaga eta Amenabar Zarautzeko Eneko Goenaga, Oihan Balenziaga, Paulo Ostolaza eta Xabat Olaizola. Era berean, Amenabarreko jokalari Mikel Martinez zumaiarra ere bertan izango da.

Hautatzaile lanetan, gainera, Amenabarreko entrenatzaile Aitor Urbitarte Txangurro zarauztarra aritu da, Aitor Etxabururekin eta Unai Arrietarekin batera.

Asteazkenean Oñatin neurtuko dituzte indarrak, Zubikoa kireoldegian, 18:30ean hasita, eta hurrengo egunean, ostegunean, Lezon ariko dira jokoan, 20:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide