Ander Moreak irabazi du II. Ramon Serras Argazki Lehiaketako lehen saria

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 23a

Sarituak, Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideak, Ixidor LarraƱaga eta Felix Borda (Zarauzko Udala).

Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Euskaduna tabernan. Lehiaketara aurkeztu diren 106 argazkien artean 30 aukeratu eta erakusgai jarri dituzte Euskadunan bertan.

Bigarren urtez antolatu dute aurten Ramon Serras argazkilari beteranoaren omenezko argazki lehiaketa, eta aurten landu beharreko gaia Natura izan da. Guztira, 36 argazkilariren 107 lan jaso dituzte, eta horien artean, epaimahaiak Ander Morearen 1101101100 lanari eman dio lehen saria, 600 euro eta oroigarria.

Andoni Ruiz eta Martin Zalba izan dira, bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzten; Ruizek 300 euro eta oroigarria eskuratu zituen, Txionta hegan irudiagatik, eta Zalbak 200 euro eta oroigarria, Bardenas I lanagatik. lehen hiru sailkatu hauek Argizaiola lehiaketarako gonbidatpena jaso dute, gainera.

Parte hartzaile zarauztarren artean ere bi sari banatu zituzten, eta Jon Atxutegirentzat izan zen lehen saria, Itsasoko krestak irudiagatik. Bigarren saria, berriz, Jose Mari Azkargortak jaso zuen, Muriwai argazkiagatik. Atxutegik 200 euro jaso ditu eta oroigarria, eta Azkargortak 100 euro eta oroigarria.

Sari banaketa ekitaldia atzo arratsaldean egin zuten Euskalduna tabernan, eta argazkilari sarituez gain, bertan izan ziren Zarauzko Argazkizale Elkarteko ordezkariak, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta Euskaldunako arduradun Felix Borda. Bestalde, lehiaketara aurkeztutako lanen artean 30 argazki aukeratu ditu epaimahaiak, eta horiekin erakusketa zabaldu dute Euskaldunan bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide