Dagoeneko eman daiteke izena Euskara Harrera ikastaroan

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 22a

Ikastaroaren amaieran diplomak banatuko dituzte. Irudian, iazko parte hartzaileak.

Urtarrilaren 11ean hasiko dute ikastaroa, eta urtarrilaren 5era arteko epea dago izena emateko, HAZen.

Immigrazio sailak antolatuta, Zarautzera iritsi berriei harrera egiten zaie euskarazko oinarrizko saio batzuk eskainiz. “Azken urteotan munduko txoko ezberdinetako jendea ari da iristen Zarautzera. Zarauzko bizilagun berri hauen integrazioan bultzada bat emateko asmoz, 2014. urtean euskara harrera ikastaro hau jarri genuen martxan. Parte hartzaileek euskararen inguruko ideia nagusiak ikasten dituzte eta, gainera, Zarautzen eskura dituzten baliabide eta zerbitzuen inguruko orientazioa eskaintzen diegu, gogoratu du Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak.

Ikastaroa urtarrilaren 11ean hasiko da eta martxoaren 22an amaitu. Guztira, 63 orduko iraupena izango du eta astean hiru egunetan izango dira saioak: astelehenetan, asteartetan eta ostiraletan, 18:30etik 20:30era. 10 euro kostako da. Interesa dutenek urtarrilaren 5era arteko epea dute izena emateko. Horretarako, HAZera jo daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide