67-46 galdu dute ZASTekoek Santurtziren kontra

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 20a

Ulacia taldeko jokalariak.

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, urtarrilaren 7an izango dute hurrengo hitzordua, etxean, Universidad de Burgos taldearen kontra.

Partida gorabeheratsua izan zen pasa den larunbatekoa. ZASTeko mutilek "buru-belarri" ekin zioten Santurtziren kontrako partidari, jakinda "asko borrokatu" beharko zutela. Hala, lehen laurdena aurretik bukatu zuten zarauztarrek, 11-13 eginda. Bigarrengoan, aurrea hartu zieten Santurtzikoek, eta 31-19ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdena antzekoa izan zen: estu. Iñaki Jimenezenek ez zuten asmatu erasoan eta hiruko parea saskiratu zuen Santurtzik. Xabi Osak erantzun bazuen ere, 51-44 bukatu zuten azken aurreko laurdena. "Ahazteko modukoa" izan zen azkenengoa, 16-2ko partzialarekin Zarauzko taldearen kontra. 67-46 galdu zuten.

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, urtarrilaren 7an izango dute hurrengo hitzordua, etxean, Universidad de Burgos taldearen kontra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide