Kursaal jauregian eskainiko du kontzertua Yuja Wang piano-jotzaileak, Chamber Orchestra of Europe orkestrarekin batera. Urtarrilaren 15ean, astelehenean, izango da, 20:00etan. Kultura sailak doako autobusa antolatu du bertaratzeko eta dagoeneko izena eman daiteke, 943-005120 telefonora deituta edota kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. Epea jarri dute horretarako: urtarrilaren 9a izango da izena emateko azken eguna. Autobusa Batzoki aurreko geltokitik aterako da, 19:00etan.