Salgai dago Ori-Zautzen 2018ko egutegia

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 15a

Ori-Zautz erakundearen egutegia (Aritz Mutiozabal).

Ori-Zautz gobernuz kanpoko erakundeak 2018ko egutegia osatu du, eta dagoeneko salgai jarri du herriko zenbait dendatan, bost euroan. Urtero legez, garai bateko Zarauzko irudiak bildu dituzte bertan. Gainera, Eusebio Bastida txirrindularia profesionalari aitortza egiteko baliatu dute. Bildutako dirua Ruandan martxan dituzten proiektuak laguntzera bideratuko du Ori-Zautzek. Hain justu, Muginako haurrek eta gazteek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten baliatuko dute egutegien bidez jasotako dirua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide