Hasieratik gogor ekin zieten kantabriarrek lanari eta berehala jarri ziren aurretik markagailuan. Ulacia Grupok ez zuen etsi, eta aurkariarengana asko gerturatu bazen ere, 7 puntu atzetik iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatiak ere dinamika bera izan zuen. Izan ere, hirugarren laurdena irabazten joan ziren arren, eta beste behin bi punturaino gerturatu ziren arren, bukaeran 8 puntuko aldea zegoen markagailuan. Azken laurdenean lan ona egin zuen Zarauzko taldeak, eta bi aldiz hiru puntura gerturatu ziren. Baina Gallofako jokalariek ez zuten hutsik egin eta garaipena erdietsi zuten, 66-74ko emaitzarekin.
Hurrengo jardunaldiko partida etxetik kanpo jokatuko dute, Santurtzin. Ligako goiko postuetan dagoen taldea da Santurtzi, eta ez dute lehia erraza izango. Llarunbatean neurtuko dituzte indarrak, 18:45ean.