20 urte pasatu dira Erantzun taldea lehen aldiz taularatu zenetik. Urteurren hori ospatzeko kontzertua antolatu dute urtarrilaren 20rako. Putzuzulon izango da, 23:00etatik aurrera. Antilligent eta Ojotrueno taldeak ere bertan izango dira, zuzenekoak eskaintzen.