Jakinarazi dituzte nortzuk diren Arabako Foru Aldundiaren aurtengo literatura sarien irabazleak. Horien artean bat Xabier Etxeberria da. Zehazki, euskaraz aurkeztu dituzten 36 ipuinen artean aukeratu dute zarauztarraren 1982 lana. Ipuin iradokitzailea dela adierazi du epaimahaiak.