Gabonak heltzear direnean, Prebentzio eta Parekidetasun sailek jostailuak modu egokian aukeratzeko gida kaleratu du. Bertan joko hezitzaile, dibertigarri eta gustukoak hautatzeko hainbat irizpide jaso dituzte, besteak beste, talde lana bultzatzea, genero banaketarik ez egitea, irudimena bultzatzea eta denbora luzez interesa piztea.
Gida herriko ikastetxeetan banatuko dute, hain justu, haur eskolan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetan.