Jokin Eizmendi Euskadiko Harri Handien Txapelketan lehiatuko da

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 12a

Jokin Eizmendi, Aian.

Larunbatean izango da txapelketa Astesuko pilotalekuan, eta sei harrijasotzaile lehiatuko dira bertan.

Datorren larunbatean jokatuko dute Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa Asteasun. Pilotalekuan izango da lehia, 18:00etan hasita, eta sei harrijasotzailei ariko dira nor baino nor lehian. Sei kirolariak eskualdekoak dira, eta, tartean, Jokin Eizmendi zarauztarra dago. Gainerakoak hauexek dira: Aimar Galarraga oriotarra, Aimar Irigoien errezildarra, Imanol Illarramendi aiarra, Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilaguna eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarra.

Hainbat harri jaso beharko dituzte kirolariek, hala nola 175 kilo edo 200 kiloko laukizunena, 175 kilo edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Iazko txapelketa Aimar Irigoienek irabazi zuen.

Gainera, Aizkolari Gazteen Txapelketa jokatuko dute Hodei Ezpeletak eta Xuban Cañamaresek. Horiek 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko ebaki beharko dituzte.

Jaialdirako sarrera 15 euro ordaindu beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide