Inaxio Uria 'Isasti'-ren bertsoa, Tripontzia Urteberriko Sariari buruz

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 11

Tripontzia saria (Gure Esku Dago).

Ondorengo bertsoa bidali du Isastik Zarauzko Hitzara, Gure Esku Dagok eta Kontseiluak aurkeztutako saria oinarri izanda. Habanera doinuarekin osatu du.

Berrikuntza bat heldu da
herriko tabernetara
aurtengoan loteria
sortuaz gure erara
Madrilko antolakuntza
Bidaliaz pikutara!!!
Zerga bat gehiago bai zen
gobernuen patrikara
Lehengoko gordoen ordez
Tripontziaren txanda da
ta etekinak zuzenki
herri mugimenduetara
Gure esku dago eta
Kontseiluaren eskuetara
Zehazki erabakitze
eskubide ta euskara

Egilea: Inaxio Uria Isasti
Doinua: Habanera

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide