Bi bertso paper saritu dizkiote Aner Peritzi

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 11

Xabier Euzkitze semearen bertsoak abesten (ALBE).

Larraldea bertso paper lehiaketako lehen saria jaso du bertsolari zarauztarrak, gazteen mailan, Jolastu nahi dut baina… bertso sortagatik. Era berean, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatzen duen Balendin Enbeita bertso paper lehiaketako Gazteen Sarian bigarren sailkatu da, Julene Iturbe azkoitiarraren atzetik; larunbaten banatu zituzten sariak Getxon (Bizkaia), eta Xabier Euzkitzek jaso zuen Aner semearen saria eta abestu zituen bertsoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide