Asteazkenean 50-75 galdu zuen Ulacia Grupok Easo Loquilloren kontra, Aritzbatalden. Atsedenaldia bitartean parekatu samar joan ziren bi taldeak, baina hirugarren laurdenetik aurrera aldeak aregoatzen joan ziren donostiarrak, eta Iñaki Jmenez entrenatzaileari adierazitako teknikaren ondoren, zarauztarrak kontzentrazioa galdu zuten.
Igande honetan arantza ateratzeko aukera izango dute, beste behin ere etxean, Gallofa talde kantabriarraren kontra. EBA ligako lehen garaipena Gallofaren aurka eskuratu zuten ZASTeko mutilek. Talde potentea da fisikoki eta sailkapenean dauden tokian baino gorago egoteko taldea dute kantabriarrek, jokalari nabarmenak baituzte.