39. Bikote Mistoen Lasterketa

Oihana Azkorbebeitiak eta Eneko Zarrabeitiak irabazi dute 30. Bikote Mistoen Lasterketa

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko abe. 3a, 15:43

Arkorbebeitia eta Zarrabeitia lasterketaren buruan, Loizate eta Bereziartua gertu dituztela. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Gertutik jarraitu diete, ordea, Irene Loizatek eta Paul Bereziartuak, eta 7 segundu eskas beranduago sartu dira durangarrak Musika plazako helmugan. Eñaut Galarraga zizurkildarrak eta Maria Lasa irurarra izan dira hirugarrenak, 00:28:42 denbora eginda.

00:27:31ko denbora behar izan du Abadiñoko bikoteak herrian zehar 7,5 kilometro korrika egiteko. Oihana Azkorbebeitiak bere ohiko zirkuitua–mendi lasterkaria da– albo batera utzi du gaur eta asfaltora egin du salto, Eneko Zarrabeitiarekin batera txapela janzteko. Tropelaren buruan hasi dute lasterketa eta amaierara arte izan dira nagusi.

Gertutik jarraitu diete, ordea, Irene Loizatek eta Paul Bereziartuak, eta 7 segundu eskas beranduago sartu dira durangarrak Musika plazako helmugan. Eñaut Galarraga zizurkildarrak eta Maria Lasa irurarra izan dira hirugarrenak, 00:28:42 denbora eginda.

Zarauztarren artean, Usoa Ostolaza eta Unai Zabala izan dira bizkorrenak. 0:30:35 denboran burutu dute gazteek zirkuitua. Elisabete Garate eta Asier Freire izan dira helmugaratu den bigarren bikote zarauztarra, 00:30:43 denbora eginda, eta Emilio Peleiteiro zein Jone Seoane hirugarrenak, 7,5 kilometroak 00:34:41 denboran eginda.

Ohi bezala, giro ona izan da Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketako azken proban. Eguraldia lagun zutela, 535 bikotek hartu dute parte gaur goizean 39. Bikote Mistoen Lasterketan. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide