Gizonezkoen plaieroetako bosgarren jardunaldia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 1a

09:00etan hasiko dira igandean norgehiagokak. (Maria Maya Manterola)

74. Hondartzako Futbol Txapelketa aurrera doa, eta igande honetan bosgarren jardunaldia jokatuko dute gizonezkoek. Norgehiagokak jokatzen 09:00etan hasiko dira; aurretik Asti Pinturak taldeak markatu beharko ditu joko eremuak, 08:00etan hasita. Norgehiagokak eta talde bakoitzari dagokion joko eremua ikusgai dago atxikitako dokumentuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide