Bigarren eskuko jostailuen azoka, gaur eta bihar

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 1a

Urtero legez, Orokieta herri eskolako guraso elkarteak, Balurdinek, bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du. Gaur eta bihar izango da LHko gimnasioan, 16:00etatik 18:00etara lehenbiziko egunean eta 09:30etik 13:00etara bigarrengoan. Bildutako dirua Harapan Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango diote, Indonesiako haurrei laguntzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide