Boluntarioak behar dituzte Neguetxean afariak emateko

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 30a

Martxoaren 31era arte egongo da zabalik Neguetxean. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Dagoeneko zabaldu dute Neguetxea. Aurten ere, Rais fundazioak kudeatuko du.  eta martxoaren 31era arte izango dute etxegabeek erabilgarri, hotz gehien egiten duen denboraldian aterpea izan dezaten. Jakinarazi dute boluntarioak behar dituztela bertan ostatu hartuko dutenei afariak emateko, 19:00etatik 22:00etara. Laguntzeko  prest dagoenak 664-206485 telefonora deitu dezake eta Itziar Gorostidigatik galdetu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide