Oraindik ere izena eman daiteke autodefentsa ikastarorako

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 29a

Larunbatean izango da autodefentsa ikastaroa, kiroldegian.

Parekidetasun sailak zazpi ikastaro antolatu ditu Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan. Horietako bat autodefentsaren ingurukoa da, eta larunbatean izango da, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, kiroldegian. Jakinarazi dute oraindik ere hainbat plaza geratzen direla libre. Izena eman nahi dutenek Parekidetasun sailarekin jarri beharko dute harremanetan, egoitzara joanda (Zigordia, 33), 943-005117 telefonora deituta edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide