Besteak beste, surflarien olatu handietako ibilbidea, parte hartzea zein emaitzak izan dituzte kontuan lau wildcard-ak ematerakoan. Hain ordezkoak Adur Letamendia eta Roberto Letemendia zarauztarrak, Oier Bartolome debarra zein Iker Muñoz iruindarra izango dira.
Txapelketa jokatzeko garaia zabalik dago urriaren 15etik eta martxoaren 31era arte iraungo du. Epe horren barruan, baldintza aproposak direnean jokatuko dute proba Getxon.