Azken egunak dira dordoka eta karramarro mailetako igeriketa ikastaroetan izena emateko. 2014ean edo lehenago jaio diren haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroen lehen hiruhilekoa abenduan bukatuko da, eta bigarren hiruhileko–urtarrila, otsaila eta martxoa– saioetarako izena eman daiteke. Zehazki, abenduaren 1a arte. Zozketaren emaitzak abenduaren 7an kontsultatu ahalko dira kiroldegiko harreran. Informazio gehiago eskuratzeko kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke edota 943-005123 telefono zenbakira deitu.