Euskararen Eguna 2017

Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketetako sariak banatu dituzte

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 21a, 15:53

Etxezabalan egin dute ekitaldia gaur eguerdian, Euskararen Eguneko egitarauaren aurkezpenaren barruan. DBH 3 eta 4 mailako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleek hartu dute parte bideo lehiaketan, eta 21 lan jaso dituzte. Pegatina lehiaketan, berriz, 480 lan jaso dituzte. Ikastetxeetako ordezkariek osatu dute epaimahaia.

Bide lehiaketako sarituak
1. Egitea da kontua. Egilea: Ekialde taldea.
2. Edonon, edonola euskaraz. Egileak: Ane Salegi eta Ainhoa Aizpurua.
3. Eta zuretzat, zer da euskara?. Egileak: Josu Larrea eta Angelica Sanchez.

Pegatina lehiaketako sarituak
1. Katuak mihia jan ez badizu, euskaraz badakizu. Egilea: Irati Eizagirre.
2. Gure lurra, gure hizkuntza. Egilea: Irati Zubeldia.
3. Zabaldu euskara. Egilea: Nahia Zubizarreta.

Erlazionatuak

'Egitea da kontua'

Zarauzko Hitza 2017 aza 21 Zarautz

'Edonon, edonola euskaraz'

Zarauzko Hitza 2017 aza 21 Zarautz

'Eta zuretzat, zer da euskara?'

Zarauzko Hitza 2017 aza 21 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide