Bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du Balurdin elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 21a

Hainbat proiektu ditu martxan Harapan GKEk Indonesian. (Harapan)

Urtero legez, Orokieta herri eskolako guraso elkarteak, Balurdinek, bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du. Abenduaren 1ean eta 2an izango da LHko gimnasioan, 16:00etatik 18:00etara lehenbiziko egunean eta 09:30etik 13:00etara bigarrengoan.

Bildutako dirua Harapan GKEri emango diote, Indonesiako haurrei laguntzeko. Jostailuak azaroaren 23an, 24an, 27an, 28an eta 29an jasoko dituzte Balurdinen egoitzan (Orokieta zaharrean), 09:00etatik 11:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide