Zarautz Libre eragileak jarriko du San Tomas azokako talo postua

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 20a

Iazko Santomas Azoka, Lege Zaharren enparantzan

Joan den ostegunean amaitu zen AEK-k antolatzen duen San Tomas azokan talo postua ipintzeko eskaerak jasotzeko epea. Deialdira Zarauzko Gure Esku Dago eta Zarautz Libre eragileak aurkeztu dira, eta bigarrenari eman diote postua jartzeko aukera, lehena iaz aritu zelako, Zarahitz herri ekimena bezala. Abenduaren 16an izango da AbEnduaK Azoka, Lege Zaharren enparantzan, eta bertaratzen direnek taloa eta txorizoa jateko aukera izango dute. Baita beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide