Plaieroen jardunaldi berri bat jokatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 17a

Aurreko jardunaldiko plaieroetako partida bat (Aritz Mutiozabal)

74. Hondartzako Futbol Txapelketa aurrera doa, eta igande honetan jardunaldi berri bat jokatuko dute. Gizonezkoentzako laugarrena izango da, eta emakumezkoentzat, berriz, hirugarrena. Norgehiagokak jokatzen 10:00etan hasiko dira; aurretik Kosta Hortz Klinika taldeak markatu beharko ditu joko eremuak, 09:00etan hasita.

Norgehiagokak eta talde bakoitzari dagokion joko eremua:

Emakumezkoen 3. jardunaldia
1. Katixa - Sakana taberna
2. Kebidek- Lukas ardotegia
3. Balearri Elkano arraindegia - Kupela taberna


Gizonezkoen 4. jardunaldia
4. Indaux - Kosta hortz klinika
5. Arrano taberna - Asti pinturak
6. Talai Mendi kanpiña - Lutixi artisau izozkiak
7. Salegi taberna - ulacia bidaiak
8. Asergroup - Euskalduna futbol taldea

Atsedena: Kirkilla Enea jatetxea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide