Santa Zeziliaren erritmora

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 16a

Iazko Musikalean kalejira (Aritz Mutiozabal).

Datorren asteazkenean da Santa Zezilia eguna, baina gaurtik hasi eta asteburuan zehar hainbat ekitaldi izango dira herrian.

EGITARAUA

Azaroak 16, osteguna
- Musikalean, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta iraskeleen eskutik. 17:30ean, bi kalejira abiatuko dira musika eskolatik. 18:00etan, emanaldia Musika plazan, eta, ondoren, txokolatada.

Azaroak 18, larunbata
- Santa Zezilia kontzertua: Txinpirin, Zarautz Txiki eta Zarautz Abesbatza. 20:30ean, Frantziskotarren elizan.

Azaroak 19, igandea
- Zarauzko Musika Bandaren Santa Zezilia kontzertua. 12:30ean, Merkatu plazako lehen solairuan.

Azaroak 22, asteazkena. Santa Zezilia Eguna.
- Schola Cantorumek abestutako meza. 19:00etan, parrokian.
- Kalez kale kantuan, herriko txistulariekin eta abesbatzekin. 19:00etatik 20:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide