Asier Serranok gaur jasoko du Euskadi saria

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 13a

Asier Serrano.

Zarauzko bizilagunak Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jasoko du gaur arratsaldean Euskadi Literatura saria, Bilboko Azkuna Zentroan. Zehazki, Linbotarrak lanagatik eman diote euskarazko literatura saria. Luis Garde, Castillo Suarez, Jon Kortazar, Yurre Ugarte eta Pello Otxotekok osatutako epaimahaiak Serranoren lana aukeratu du aurten, "baztertutako eremu hori gure gizartearen fresko poetiko bat irudikatzeko" berreskuratu duelako.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide