Azaroaren 10a da bihar, Memoriaren Eguna. Hori dela eta, Zarauzko Udalak gogoan izango ditu indarkeria eta giza eskubideen urraketa jasan duten biktima guztiak. Horretarako, elkarretaratzea deitu dute eguerdirako, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete; 12:00etan izango da, Lege Zaharren enparantzan, udaletxe aurrean. Udaleko alderdi politiko guztietako –EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi Zarautzeko– ordezkariak hartuko dute parte bertan. Gainera, pankarta bat zintzilikatuko dute udaletxeko balkoian, Memoriaren Eguna. Azaroak 10 leloarekin.