Osoigo plataforma, Web Summit ekitaldiko onenen artean

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 9a

Garoa Web Consulting-ek koordinatzen duen Osoigo plataforma digitala proposamen onenen artean aukeratu dute Lisboako Web Summit nazioarteko ekitaldi teknologikoan. Astelehenean ekin zioten ekitaldiari eta gaur bukatuko da; egunotan 25 hitzaldi izan dira, eta 70.000 pertsona bertaratu dira.

Duela hiru urte jarri zuten martxan plataforma, politikariek herritarren galderei erantzutea ardatz izanik. Otsailean, Atlantikoaren beste aldera saltoa eman eta Argentinara zabaldu zuten egitasmoa. Plataformak interesa piztu du beste herrialde batzuetan, baita beste startup batzuetan ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide