Ibilaldi geologikoa antolatu dute Pagoeta mendian iganderako

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 8a

Luis M. Agirrezabala geologoak gidatuko du Arkamurkak antolatutako irteera.

Arkamurka Natura Elkarteak  geologia izan du ardatz nagusi aurtengo Natura Asteko hitzaldietan. Gaiari jarraipena emate aldera, ibilaldi geologiko bat antolatu du datorren iganderako.

Aiatik abiatuta, Pagoeta mendia ezagutzeko parada izango dute bisitariek: bere sorrera eta eboluzioa gaur egunera arte, hain zuzen ere. EHUko Geologia irakasle Luis M. Agirrezabalak gidatuta, «paisaia eder hori beste begi batzuekin ikusteko eta ulertzeko» beta izango da.

Zarauzko Arkamurkaren egoitzan jarri dute hitzordua, 08:30ean, eta irteerari 09:00etan ekingo diote Aiatik; 14:00-14:30 aldera bukatuko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide