Pagoetaren egutegia osatzeko bilera eta igandeko irteera

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 8a

Arantza herria (euskal-herria.org).

Pagoeta Mendizale Elkarteak datorren urteko egutegia osatzeko bilera egingo du bihar, 20:00etan, elkartearen egoitzan. Pagoetako kideak animatu dituzte beraien proposamenak ekar ditzaten. Bestalde, igande honetarako irteera antolatu dute Bortziriak bailarara: Arantza-Oinberri-Urkudi-Arantza ibilaldia egingo dute. Izena Mendizabal kinkila dendan eman behar da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide