«Ospitaletarako makina baten atzean dagoen lanetan nabil»

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 7a

Oihana Aranburu biomedikuntzan ingeniaria

Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian hartuko du parte Oihana Aranburu biomedikuntzan ingeniariak.

Biomendikuntza ingeniaritzaren barruan, ospitaletako produktuen garapena da Aranbururen espezializazioa, eta horretan dihardu KiroGrifols enpresan. «Oraindik merkatuan ez dagoen ospitaletarako makina baten atzean dagoen lanetan nabil. Funtzionamendu egokia, alderdi mikrobiologikoa, dokumentazioa, piezen korrosioa...», jakitera eman du.  Hitzaldia horrela egituratuko du: «Hasieran, nire ikasketak aukeratzeko irizpideak zeintzuk izan ziren azalduko dut. Ondoren, ikasketen laburpen bat egingo dut, eginiko proiektuak aipatuz,  eta, azkenik, KiroGrifolsen egiten dudan lanari buruz ariko naiz».

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide