Bigarren urtez, udazkeneko lore eta landareen azoka egiten ari dira Zigordia kalean. 10:00etan zabaldu dute eta 14:30 aldera arte iraungo du. Askotariko postuak jarri dituzte lore eta landare aukera zabalarekin, baita landareetatik eratorritako produktuekin ere. Herritarrak ere pixkanaka-pixkanaka gerturatzen ari dira.